(argazkia: Donostia Kultura)

Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bereziki beroa izan den urte baten ondorioa da abuztuaren 25era arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

Okendo Kultur Etxeko eraikin historikoko erakusketa aretoak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitzari ateak ireki dizkio abuztuaren 25era arte. Hala, erakusketa honek aukera ematen du, alde batetik, errealitate birtualean bizia hartu duten Silvia Sanchezen (Bilbo, 1970) lan fisikoak ikusteko, eta, bestetik, lan horien animazioaz gozatzeko, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez arte digitalean murgiltzen den esperientzia batean. Horrela, arte tradizionaletik abiatuta, formatu aitzindari berrietarantz nola eboluzionatzen den ikus daiteke, publiko mota ororengana iristeko bere lengoaia hitz eginez.

Okendoko aretoan animazio proiektuak errealitate birtualean oinarritu dituen jatorrizko zazpi koadroak egongo dira ikusgai. Antolatzaileek azaldu dutenez, “zazpi pieza original dira, emozioen mundura eramango gaituztenak, eta ikus-entzunezko esperientzia bat, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez koadro horiek mundu digitalera eramateko”. Gainera, pieza horietako batean inspiratutako eskultura berri bat ikusi ahal izango da. Aretoan beharrezko laguntza egongo da edonork esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan dezan.

“Artistarentzat, arte tradizionala zein digitala baliozkoak dira bere obraren mezua egokiago transmititu ahal izateko, elkarrekin bizi eta aberastuz, hizkuntza publiko bakoitzari egokitzean. Arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bereziki beroa izan den urte baten ondoren etorri da erakusketa. Areto berean jasotako elkarrizketa honek aukera ematen dio artistari bere lan originala eta digitala erakusteko eta, publikoari, jada hemen dagoen etorkizuneko mundu bati buruzko bere iritzia sortzeko”.

Duela 15 urte baino gehiago, Sanchezek zuzenbidearen mundua utzi eta profesionalki arteari ekitea erabaki zuen. Euskal Herriaz gain, Estatu espaniarrean, Portugalen, Suitzan, Mexikon eta Arabiar Emirerrietan bizi izan da, eta leku horietan guztietan erakutsi izan du bere obra. “Herrialde horietan, kultura guzti horietan, lehengai gisa erabiltzen dituen giza emozioak, norberarenen zein besteenen ikusle bihurtzen da”, azaldu dute antolatzaileek.

Bere obrak emakumea du oinarri. Bere hauskortasunetatik bere gotorlekuetara eboluzionatzen duen emakumea. Emakumeak emozioak eta bizipenak islatzen ditu bere obran. Gauza txikien garrantzian ardaztutako obra. Jendeari irribarreak azaleratzen. Sinpletasun figuratibotik sinbolismo ia surrealistara egiten du jauzia. Istorio pertsonal ederrez betetako obra.

Zabaldu: