Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko epea zabalik.
Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean (www.jazzaldia.eus) izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, 2025ko azaroaren 21aren 14:00ak baino lehen.
Proposamen guztietatik hamabost talde hautatuko dira Donostiako klub eta lokaletan jotzeko, oraindik zehaztu gabeko datetan (bat eguneko), 2026eko urtarriletik martxora bitartean. Emanaldien datak eta lekuak webgunean argitaratuko dituzte eta hedabideei ere jakinaraziko zaizkie. Ikus entzuleek hamabost talde horien inguruko botoa emateko aukera izango dute kontzertuak amaitutakoan, eta puntuazio altuena lortzen duten taldeak izango dira aukeratuak 61. edizioan jotzeko.
Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat Aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz eta harrezkero urtero egiten dute, arrakasta handiarekin. Azken edizioan parte hartzeko 53 talde aurkeztu ziren, horietatik hamabostek Donostiako zenbait areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak azkenik hamar aukeratu zituen 60. Jazzaldian jotzeko. Ikus-entzule asko bildu ziren eta tokiko Jazz taldeen maila altua agerian geratu zen.
Oinarriak: 1-Tokiko Taldeak – Izen-ematea irekia_EU.