‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 14an eta 17an, Donostian

Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan izango da gaurko saioa, arratsaldeko 19:30ean. Honetan, Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño poetek parte hartuko dute, Jon Makuso biolin jotzailearekin batera.

Gaur, ekainak 14, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan egingo dute, eta ekainaren 17an, berriz, bigarrena Hernaniko Txillida Leku museoan. 2008an hasi ziren jardunaldi hauek egiten, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren eskutik eta orain arte asko izan dira parte hartu duten poetak.

Hala, 19:30ean hasiko da gaurko emanaldia, Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño poetek emango dute errezitaldi musikatua, Jon Makuso biolin jotzailearekin batera. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jaso beharko dira errezitalaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Txillida Leku museoko emanaldia 18:30ean hasiko da, ekainaren 17an, Gotzon Arrizabalagaren hitzaldiarekin. Ondoren, Leire Bilbao eta Yolanda Castañoren errezitala izango da. Musikari dagokionez, Arrate Zubigaray eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Sarrerak Txillida Lekuren webgunean egongo dira salgai 5 euroan.

Zabaldu: