Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du Tupust! antologia feministaren bigarren alerako eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira.
Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz, Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide beretik jarraituz, bigarren argitalpena kaleratu dute orain.
Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du bigarren alerako eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira. Urdina eta laranja koloreak erabili dituzte lanak ontzeko. Lan berriak 21 egileren hamazazpi lan biltzen ditu, horien artean Ainara Azpiazurena.
Egile Zerrenda
Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Ane Zaldibar, Maddi Zumalabe & Jon Aranguren Asteazkenak komandoa, Dominique Campistron Dom, Irati F.G. & Regina Salcedo, Irati Eguren, Irkus Zeberio, Josune Urrutia, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia & Aintzane Usandizaga, Maite Caballero, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez. Mikel Larraioz, Paula Estevez, Raisa Alava, Susanna Martin eta Yolanda Mosquera.
Liburua 18 euroan jarri dute salgai eta irailaren 30era arte egongo da eskaerak egiteko epea zabalik. Lehenengo 200 salmentek Risografia posterra eta Azpiazuk sinatutako A5 lamina jasoko dute opari gisa. Urrian liburua argitaratzean jasoko dute.