(argazkia: Ahotsenea)

Ahotsenean parte hartzeko izen ematea ostiralean zabalduko da

Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko.

Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 3tik 8ra egingo da 56. edizioa, eta aurten ere, 2021eko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko.

Izena emateko epea ostiral honetan, urriak 8, goizeko 9:00etan irekiko da. Horretarako www.ahotsenea.eus webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Eskaerak iritsi ahala beteko dira tokiak.

Egitaraua osatzeko irizpideak: 2021urtean argitaratutako diskoa edo liburua izatea; euskaraz izatea; lurralde eta genero oreka kontuan izango da.

Zabaldu: