Musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkez litezke. Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko.
2021-2022ko deialdia antzerki lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den edizio honetara musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dira oraingoan, “jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia kantak sortu eta diskoa grabatzeko da”, azaldu du Elkar Fundazioak.
Proiektuak 2021eko abenduaren 31ra arte bidali ahal izango dira helbide hauetara: josebajakabeka@elkar.eus edo Joseba Jaka beka idatzita, Elkar Fundazioa. Haizpea poligonoa, 1. 20150 Aduna helbidera.
Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Joana Barbierrek, Jon Eskisabelek, Sara Zozayak eta Elkar diskoetxeko kide batek botorik gabe, idazkari lanetan.
2022ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Antolatzaileek iragarri dutenez, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
Beka 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez lan amaitua Elkar Fundazioari helarazteko.
Aurreko edizioan epaimahaiko kideek Juanjo Olasagarreren Mamu izateko moduak izeneko proiektuaren alde egin zuten.
Joseba Jaka Bekari buruzko argibide gehiago, hemen.