Alfabetoko letrak berrinterpretatzen dituzten 26 irudi nagusi biltzen ditu erakusketak eta horien osagai autorearen lan tipografikoaren 78 adibide euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko, italierazko, alemanezko, latinezko eta danierazko aipuak edo poemak daude.
Literaktum Jaialdiaren eskutik, Allan Daastrup kaligrafoaren Alfabeto ikusezina izeneko erakusketa paratu dute 2022ko urtarrilaren 29ra arte, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.
“Alfabetoa eguneroko ondasun bihurtu da, eta aulki, sardexka edo lanpara baten naturaltasun berarekin erabiltzen dugu; behar ditugunean bakarrik daude hor. Gizarte modernoa definitzen duen asmakuntza boteretsu hori bigarren izaera bihurtu da guretzat, ia ikusezina izateraino”, adierazi dute antolatzaileek.
“Alfabeto ikusezina erakusketa, espedizio bat da, formaren eta hizkuntzaren arteko mugak aztertzen dituena: formala eta abstraktua. Letra irudi gisa eta letra hizkuntza gisa. Baina, batez ere, alfabetoaren ospakizuna da erakusketa. Geometria soilaren musika, formen arteko oihartzuna eta hizketa ikusarazteko gaitasuna”.
Alfabetoko letrak berrinterpretatzen dituzten 26 irudi nagusi biltzen ditu erakusketak eta horien osagai autorearen lan tipografikoaren 78 adibide euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko, italierazko, alemanezko, latinezko eta danierazko aipuak edo poemak daude.
Bisita gidatua
Azaroaren 25ean bisita gidatua egingo da Allan Daastrupen eskutik. Arratsaldeko 19:00etan izango da sarrera librearekin edukiera bete arte.