(argazkia: Zarauzko Udala)

Adarretatik musika jaialdia uztailaren 15etik 17ra izango da Zarautzen

Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik iritsitako musikariak daude. Antolatzaileek betiko formatua berreskuratu dute bosgarren edizio honetarako.

Aurreko bi urteetako formatu murriztuak atzean utzita, Adarretatik musika jaialdiaren bosgarren edizioa aurkeztu dute Zarauzko Malekoian. “Kontzertuak jendartera itzuliko dira Munoan eta Malekoian, betiko formatua berreskuratuz”, adierazi dute antolatzaileek.

Jaialdia uztailaren 15ean abiatuko da eta 17ra arte luzatuko da aurtengoan. Antolakuntzak aurreratu duen moduan, “emakumezko musikagileei garrantzia handia emango zaie aurtengo edizioan, zortzi emanalditatik sei emakumeak protagonista diren bakarlari edo taldeenak dira”.

Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik iritsitako musikariak daude.

Hau da aurtengo Adarretatik musika jaialdian izango diren taldeen zerrenda:

Ostirala, uztailak 15

Tremendo Surko DJs – 20:00etan (Marmol terraza, Malekoia)
Birkit – 22:00etan (Munoa plaza)
Koko Jean & The Tonics – 23:00etan (Munoa plaza)

Larunbata, uztailak 16

Hannah – 20:30ean (Munoa plaza)
Arima Soul – 20:00etan (Munoa plaza)
Fundación Tony Manero – 23:00etan (Munoa plaza)

Igandea, uztailak 17

Juan de Diego Trio – 13:00etan (Marina Txiki terraza, Malekoia)
Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters – 20:00etan (Munoa plaza)

Jaialdiaren inguruko informazio guztia www.adarretatik.eus webgunean dago eskuragai.

Zabaldu: