Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Nafarroa Behereko musikaria jauziak berreskuratzen aitzindarietako bat izan zen eta AIKOren funtsezko erreferentzietako bat da dantzarako musika sortzeko orduan.

AIKO dantzako musikari eta maisuen kolektiboak izenburu berri bat gehitu dio bere diskografia zabalari, Beñat Irigoyen Galtxetaburu soinujoleari gorazarre eginez. Ipar Euskal Herriko musikaria erreferente handia da Euskal Herriko dantzazaleentzat, eta AIKOrentzat eredu ere bai, bere estiloagatik eta bere “dantza eginez jotzeko moduagatik”.

CD berri honekin, AIKO taldeak cassette formatuan bakarrik kontserbatzen zen eta bere garaian azkar agortu zen Galtxetabururen erreferentziazko grabazio bat berreskuratu du. Taldeak digitalizatu eta masterizatu egin du 1988ko audio hori, Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazinsoinujolearen interpretazio-estiloaren oso adierazgarriak diren hamabost dantza-piezen bilduma da.

AIKOk, gainera, omenaldi bat antolatu dio musikariari igande honetan disko berri hau Uharte Garazin aurkeztuz. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Uharte Garaziko Plazan, eta bertako musikari eta dantzariek jauziak (Galtxetaburuk berpiztu zuen dantza) dantzatuko dituzte. Dantza horren eta bere interpreteen iraganari eta egungo errealitateari buruzko hitzaldi labur batekin jarraituko dute, eta ondoren AIKO Taldeak aperitifaren ordua girotuko du plazan, zuzeneko musikarekin. Bazkalostean, jauziz eta bestelako dantzez osatutako saioa eskainiko du Aikok.

Galtxetaburu Egun horretan parte hartu nahi dutenentzat, AIKOk hainbat autobus jarri ditu Euskal Herriko beste herri batzuetatik gerturatu ahal izateko. Bilbon, esaterako, Moyua plazatik abiatuko da goizeko 08:00etan, Durangon autobideko ordainlekuaren ondoko aparkalekutik 8:15ean, eta Donostian autobusen terminalaean

Zabaldu: