Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi dutenek izena emateko aukera izango dute otsailaren 20ra arte. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia.
Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, 2023ko Bertso Udalekuetako txandak Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen izango dira, guztiak uztailean eta nahi duenak, txanda batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango du. Atzo zabaldu zen izena emateko epea eta otsailaren 20ra arte egongo da zabalik epea www.bertsozale.eus atarian. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuek hartuko duten parte lantaldean. Hautatutako kideek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu beharko dute parte, maiatzaren 12tik 13rako asteburuan.
Hezitzaileen izen-ematea amaituta, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoan irekiko da izena emateko epeaa. Elkarteak adierazi duenez, laster emango dituzte izena emateko xehetasun gehiago webgunean bertan.
Txanden xehetasunak
16 eta 18 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehena, Amaiurren egingo da uztailaren 8tik 17ra bitartean. Hura amaitu eta hurrengo egunean ekingo zaio Irañetako udalekuari, eta han izango dira 12 eta 13 urteko gazteak zazpi egunez. Uztailaren 24etik 28ra bitartean, Zuhatzan elkartuko dira 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoak. Amaitzeko, uztailaren 25etik 31ra bitartean 14 eta 15 urte bitarteko gazteen txanda izango da Larraulen.
Izena emateko, hemen.