Oihana Bartra bertsolariak sortu ditu hitzak eta Josu Bergara musikariak konposatu du kantua. Hainbat aktore eta abeslarik ere hartu dute parte.
Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Bertako kideek azaldu dutenez, “abestiaren helburua Pantailak Euskaraz ekimenaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea da. Bideoklipa gure Youtube kanalean ikusi ahal izango da eta abestia, berriz, Spotify, AmazonMusic, Itunes, eta beste hainbato aplikaziotan eskuragarri egongo da datorren astetik aurrera.
Oihana Bartra bertsolariak sortu ditu abestiaren hitzak eta Josu Bergara musikariak konposatu du. Kanta Basauriko Blue Bayou estudioetan grabatu zuten 2022ko azken hilabeteetan, David Sanchez Damianen gidaritzapean, eta bideokliparen irudiak, berriz, Lekeition hartu zituzten. Bertan, Pantailak Euskaraz ekimeneko hainbat kide, senide, eta lagunek parte hartu zuten, eta baita Isuntzako arraunlariek ere. Kameralari lanetan Joseba Rodriguez ibili da, eta muntaketa lanetan Lander Gurtubai. Prozesu guztiaren ardura, berriz, Ibon Izak hartu du.