Sahatsa Jauregi artistaren obrak jarri dituzte Gasteizko Artium Museoan ikusgai

Erakusketa martxoaren 31n abiatuko da eta irailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da, A02 aretoan.

Gasteizko Artium Museoaren Bilduman berriki sartu diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko asmoarekin jarraituz, Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistaren obrari lekua egin diote. Hain zuzen ere, Flux Cored aurkeztu du, zeinetan ageri baitira aldez aurretiko piezak, adibidez, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa, eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan berriak.

Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederrren Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017tik 2022ra bitartean, Bilbon.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Alondegia Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edota Carreras Múgica aretoan (Bilbo, 2016).

Horretaz gainera, hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilboarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edota Pacific Film Archiven (Berkeley 2012) egin izan ditu.

Zabaldu: