Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Kontrako eztarritik izeneko saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministan.

Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alerako. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; “bertsolaritza praktika sozial bat delako eta praktika sozial oro delako gure garaiko botere harremanen dispositibo”, hala adierazi dute elkarrizketatuek.

“Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela”, eta, Alberdik argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

Zabaldu: