(argazkia: Kulturklik)

Ismael Iglesiasen ‘Sua’ ikus-entzunezko instalazioa zabalduko dute gaur Bilboko Rekalde aretoan

Erakusketak Iglesiasen Etxe-bide ikus-entzunezko erakusketa du abiapuntu, eta, oraingoan, Fernando Carvahloren soinu ekarpena gehituko diote.

Bilboko Rekalde Aretoak Ismael Iglesiasen Sua izeneko erakusketa hartuko du uztailaren 9ra arte. Sua zuzenean sortuko dute gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, eta bertan, Ismael Iglesias bera eta Fernando Carvalho musika elektronikoko ekoizlea elkarlanean arituko dira. Bi artistek oraingo instalazioan parte hartuko dute irudi berriak sortzeko.

Sua sortzeko, Etxebide erakusketa hartuko da oinarritzat. Erakusketa horretan filmak erakusten dira, bere sorkuntzaren barruan bikaintasuna iradoki dezaketen ikusizko baliabideen bilaketaren emaitza gisa. Iglesiasen lana bisitariaren begirada anitza erakartzen saiatzea da. Filmak elkarren artean erlazionatzen dira, eta helburua ikuslea bere interpretazioa sortzea da.

Hala, Iglesiasen Etxebide erakusketari Guy Debord-en In girum imus nocte et consumimur igni filma abiapuntu duen ikus-entzunezko esku-hartze bat gehituko zaio. 1978an filmatu zen pelikula hura eta 1981ean zineman estreinatu zuten, Debord-en seigarren eta azken filma da.

95 minututan kontsumoaren gizartea eta alienazio kapitalista deskribatzen ditu, eta esklabo modernoen izaera agerian jartzen du. Gizarte modernoarekin film kritikoenetako bat izateaz gain, Debord-en bizitzako etapa batzuk azaltzen ditu.

Latinezko izenburua palindromo bat da eta honakoa esan nahi: “Gauean bueltaka ibiltzen gara eta suak suntsitzen gaitu”. Geroago, Umberto Ecok erabili zuen palindromo hori El nombre de la rosa (1980) eleberrian.

Hain zuzen ere, Sua izango da Bilboko Rekalde aretoko paretak beteko dituen irudi berrien protagonista, ikus-entzunezko murgiltze-esperientzia paregabe batean.

Zabaldu: