Kresala Dantza Taldearen 'Hitaz orhoit' ikuskizuna

Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Antonio Ruzen konpainia, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea eta Kukai Dantza + Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira.

Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… “inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du”, azaldu du Donostia Kulturak.

Hala, tradiziotik abiatuta, sorkuntzaren bidetik, artista ezberdinek identitatearen inguruko lanketa jorratuko dute. “Publiko zabalak zein dantzariek aukera izango dute sortzaile ezberdinek egindako ikuskizunez gozatzeko, eta baita gai honen inguruko hainbat ekintza osagarritan parte hartzeko ere”.

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Antonio Ruzen konpainia, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea eta Kukai Dantza + Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira.

Egitarauari dagokionez, urriaren 19an, Kukai Dantzak eta Marcos Morauk Oskara ikuskizuna taularatuko dute,  Victoria Eugenia antzokian. Hurrengo egunean, hilaren 20an, Antonio Ruzen konpainiak La noche de San Juan izeneko pieza ikusteko aukera egongo da Victoria Eugenian. Urriaren 21ean Kresala Dantza Taldearen Hitaz orhoit izeneko ikuskizunaren txanda izango da. Hirugarren hau ere Victoria Eugenia antzokiko oholtzan izango da. Egun berean, Kukai Dantza Taldeak Giza obrarekin igoko da Okendo plazako agertokira. Amaitzeko, La Phármacok Trilla ikuskizuna eskainiko du urriaren 22an, Victoria Eugenia Clubean.

Zabaldu: