Informazioa: Bertsozale.eus
Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da.
Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten: Ainhoa Aizpurua, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu zen. Horrela puntuatu zituzten sei bertsolariak:
Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu
Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu
Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu
Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu
Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu
Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu
Lierni Altunak jantzi zion txapela Viñaspreri. Arabako bertsolaritzan ibilbide luzea egina du Altunak, 1997an hasi zen bertso eskolan eta horren ostean antolatzaile moduan lan handia egiten ibili da. Horretaz gain, gai jartzaile taldearen sustatzaile eta parte da.