Igartza Saria irabazi zuen iaz Miren Amurizak (Berriz, 1990), Paperezko txoriak izenarekin aurkeztu zuen proiektuarekin. Urtebete beranduago berriz, Basa (Elkar) aukeratu du elaberriaren izenburu gisa. Helduentzako lehen liburua du Amurizak, aurretik haur eta gazte literaturako hainbat lan idatzi ditu.
Sabina Gojenola da Basa eleberriko protagonista nagusia. 80 urteko emakume baserritarra, nortasun handikoa eta zaintzari lotutako gatazka baten erdigunean dagoena. Egileak azaldu duenez, Sabinak hainbat talka bizi izango ditu: batetik bere zaintzapean daukan koinatuarekin duen harremanean eta, bestetik, bere seme-alabekin daukan harremanean, “kasu honetan, bere rola zaintzaile beharrean, zaindua izatea denean. Amurizaren arabera, protagonistari “bi noranzko horietan lehertuko zaio gatazka”.
Bideoa: Elkar