Kotralde taldea (argazkia: Goiena)

Uztailean egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia Arrasaten

Cock Sparrer, Madball, Kontralde eta The Baboon Show izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk.

Duela bi urte egin zuten lehenengoz Mondra & Roll jaialdia, Arrasaten. Europako hardcore punk jaialdien artean erreferentziazko jaialdia izateko asmoz. Hirugarren edizio hau ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. “Iaz berriz ere sarrerak agortu zituen jaialdi gipuzkoarrak, eta gaur talde berri eta indartsuak aurkeztuko ditugu”.Cock Sparrer taldeak, esaterako, disko berria aurkeztuko du datorren apirilean. Mondra & Rollen, berriz, uztailaren 5ean eta 6an izango da.Baieztatutako beste taldeetako bat New Yorkeko Madball da. Bestalde, punk rock/hardcore eszena osoan zeresana ematen ari den talde bat ere igoko da oholtzara: High Vis.Bad Nerves, Erresuma Batuko punk rock eszenako iraultza, Mondra & Roll 2024an ere izango da. “Jende guztia bere kontzertuetatik aho zabalik ateratzen bada, zerbaitegatik izango da”, diote antolatzaileek. “Europako hardcore eszena berriaren beste talde bat The Chisel da, zerrenda independenteen gorenean kokatu duen disko berriarekin iritsi da Arrasatera.Antolakuntzak baieztatu duenez, Roy Ellis aka Mr Symaryp-ek itxiko du gauetako bat, Early Reagge & Skaren klasikoen erritmora. Kontralde Arrasateko punk rock taldeak itxiko du jaialdia eta The Baboon Show taldeak jaialdian emango du 2024ko kontzertu bakarra Euskal Herrian.
SHAM 69 talde mitikoen formazio originala ere Arrasaten izango da uztailean eta “Jimmy Pursey, Dave Tregunna, Dave Parsons Arrasatera iritsi dira mendia hankaz gora jartzeko euren denboraz kanpoko klasikoekin”.Jaialdiko abonuek salgai jarraitzen dute labur.eus/MondraNRoll24 webgunean, prezio murriztuan datorren martxoaren 5era arte edo sarrerak amaitu arte. “Uztailaren 5ean eta 6an, Arrasate Europa osoko punk rock jaialdi garrantzitsuenetako baten lekuko izango da berriro ere. Ikuspegi irekiko jaialdi honek hainbat belaunaldi biltzen ditu”.

Zabaldu: