Iban Garrok eta Imanol Ulaciak iazko Iruña Hiria Poesia Sariak irabazi zituzten (argazkia: A. Jesus Garzaron/Iruñeko Udala)

Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Poesia-bildumak gai librekoak eta 400 eta 800 bertso artekoak izan beharko dira eta posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira apirilaren 30era arte.

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XVIII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamazortzigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Kategoria bakoitzeko 3.000 euro banatuko dira, eta horrekin batera, gaztelaniazko eta euskarazko olerki-bilduma irabazleak argitaratuko dira.

Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, haien nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan beharko dute. Aurreko urteetan irabazle izandakoek ezin izango dute lehiaketan berriz parte hartu. Gaia eta forma libreak izango dira, eta 400 eta 800 bertso arteko luzera izan beharko dute lanek.

Postaz edo emailez bidaltzeko aukera

Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bitartez bidali beharko dituzte lanak Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa) eta gutun-azalean honako hau adierazi beharko dute, hartzaile gisara: IRUÑA HIRIA XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako. Halaber, lanak posta elektroniko bidez ere igorri ahal izango dira ateneo@ateneonavarro.es helbidera. Kasu honetan mezuari bi eranskin hauek atxikiko zaizkio: bata, egilearen datuekin eta bestea, lanarekin.

Sariaren epaia ekainean emango da argitara eta apelaezina izango da. Epaimahaiaren osaera Sariaren epaia ematen den unean emango da jakitera.

Sariaren azken edizioan 444 poema-bilduma jaso ziren, 430 gaztelaniaz eta 14 euskaraz, 17 eta 91 urte bitarteko 119 emakumek eta 325 gizonek sortuak. Sarituak honako hauek izan ziren: Imanol Ulacia Aramendi, gaztelaniako modalitatean, Maravillas del espacio lanarekin eta Iban Garro Alzuri, euskarazko modalitatean, Larrosa bat Groenlandian lanari esker.

Zabaldu: