Urte osoan, hainbat herritan eskaintzen ditu saioak Cimasubek. Aurtengo ediziorako urpeko 500 argazki, 84 film labur eta 24 dokumental baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 23 film labur eta 3 dokumental aukeratu zituzten jaialdirako.
Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian; horrez gain, apirilaren 11tik 21era arte, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean.
Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko maitasuna eta errespetua transmititzea da. 1975ean sortu zuen jaialdia Real Sociedad Itsaspeko Elkarteak. Urpekari talde horrek itsasoa eta urpeko irudiak maite zituen, eta zinema eta argazkilaritza erabiliz, ozeanoek ezkutatzen duten edertasun eta biodibertsitate guztia erakusteari eta giza portaeraren ondorioz duten egoera larria erakusteari ekin zion.
Antolatzaileen esanetan, “gaur egun, 47 edizioren ondoren, eta erakundeen babesari eta laguntzari esker, Cimasub munduko itsaspeko zinema jaialdirik luzeena da, eta mundu mailan erreferente. Hain zuzen ere, aukera paregabea eskaintzen du urpeko argazkiez, film laburrez eta dokumentalez gozatzeko eta itsasoko ingurumen-hezkuntzari buruzko sentsibilizazio lan bat egiteko”.
23 film labur eta 3 dokumental
Urte osoan, hainbat herritan eskaintzen ditu saioak Cimasubek. Aurtengo ediziorako urpeko 500 argazki, 84 film labur eta 24 dokumental baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 23 film labur eta 3 dokumental aukeratu zituzten jaialdirako. Cimasuben atarian kontsulta daiteke jaialdiko programa. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.