(argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

Eskoriatzan izango da lehen saioa ostegunean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte salgai.

Gipuzkoa Bertsotaneko lehen bi jardunaldiak izango dira aste honetan. Eskoriatzan hasiko du bidea sailkapen faseak: saio bakarra izango da apirilaren 25ean. Hurrengo egunean bi saio gehiago izango dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioan, dagoeneko, sarrera guztiak saldu dira.

Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da: saioak A eta B multzotan banatuko dira. Eskoriatzako saioa, A multzokoa, izango da zortzi bertsolariz osatutako bakarra. Bertsolari hauek ariko dira kantuan: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Antton Fernandez Lasa, Asier Ibarguren Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Joar Garate Rueda, Jon Mata Etxaniz, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiartza Cajaraville. Gai-jartzaile lanetan, ostera, Iker Iriarte Iribar ariko da.

Apirilaren 26ko saioetan, ostera hauek ariko dira bertsotan: A multzoan, Zestoan: Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izango da.

B multzoan, Gabirian: Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa. Gai-jartzailea Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri izango da.

Epaile lanetan, ostera, hauek ariko dira Eskoriatzan eta Zestoan: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Gabiriako saioan, berrz, epaile hauek egongo dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.

Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Zabaldu: