(argazkia: Iruñeko Udala)

Tomas Sobrinok ‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ erakusketa ireki du Iruñean

Ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.

Tomas Sobrino margolari nafarrak Geratzen zaizkigun zuhaitzak erakusketa aurkeztu du  Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Bere Baztan maitearen paisaietan barnako olio pinturazko ibilbidea urteko hainbat urtarotan, eta itsasoan zein ibaian barna, ohikoak direnak bere lanetan. Argiaren islak, kolore-paleta adierazgarriak eta paisaien naretasunak deskribatzen dute Sobrinoren arte-ibilbide luzean barnako sormen-unibertsoa.

Erakusketa hainbat seriek osatzen dute. Udaberria, Udazkena eta Negua serieetan urtaroen kromatismoa ageri da, eta lau urtaroak izenekoa horien osagarri da, urtearen joanean paisaia bera aldatzen doan proposamena. Marroiak, gorri-horiak, berdeak, urdinak, bioletak edo zuriak urtaro bakoitzaren joana erakusten duten hainbat sortatan ageri dira mihisean. Bere paisaietan ikuslearentzako opari diren zuhaizti eta mendiak, mendi-magal eta bideak dira begiradaren eta koloreen bitartekari. Urtaro bakoitza bihotza zabalik ibiltzeko modua da, baita basi sarriak eta elurrak leundutako adar biluziak dauden tokia ere.

Sobrinoren begirada xehetasun naturalen erdian ere jartzen da, hala nola paisaietan sortzen diren lezka, adarrak edo belarretan, elementu horiek bere pinturaren eta pintzelkadaren muina mantentzen baitute. Itsasoa ere ohiko gaia da, kasu honetan, urdin eta zurien sortarekin, eta erakusten dute olatuak nola hausten diren nabigatutakoa itsasertzean uzten duten klimen joan-etorrian. Baita natura bizi horren islak ere ibaietan, olioaren gainazala hainbat tonutan margotzen duten berde, marroi eta urdinekin.

Zabaldu: