Argazkia: Seaska

Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Argazkia: Seaska

Hiru egun baino ez dira falta Senpereko aintziraren inguruak Herri Urrats festa hartzeko. 36. edizioa izango da aurtengoa eta antolatzaileek iragarri dutenez, Erdozainzi Etxart Kolegioa eta Lizeoa handitzeko dirua bilduko da.

Egitarauari erreparatuta, goizean goizetik hasita arratsaldera arte, haur, gazte, heldu… adin guztientzako ekitaldiak izango dira Herri Urrats festan, zazpi gunetan banatuta, herrialde bakoitzeko bat. En Tol Sarmiento taldeak egin du aurtengo kantua eta eguerdiko 15:30etik aurrera zuzenean joko du Nafarroa gunean. La Basu, Liher, Mc Onak eta Kuartz taldeak, besteak beste, ere izango dira taula gainean.

Senpereko aintziraren inguruko ohiko zirkuituan tailerrak, jokoak, janari-postuak eta zuzeneko emanaldiak ere izango dira.

Urtero bezala, Herri Urratsera hurbiltzeko, Iparraldetik autobus linea zuzenak jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainerako hiriburuetatik ere zerbitzu bereziak izango dira Senpereko aintzirara joateko. Herri Urrats elkarteak egun osoan Senpere herria eta aintzira lotzen dituen autobus linea bat antolatuko duela ere iragarri du.

Egitaraua hemen:

Maquetación 1
Zabaldu: