Abenduaren 14an, osteguna, izango da lehen emanaldia Tere Irastorza eta Joseba Sarrionandiaren eskutik. Idazle hauek solasaldi poetiko batean hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan.
Laugarren urtez jarraian, Poesia Kaia jaialdiak euskal poetak eta musikariak elkartuko ditu Lezon. Urtero sendotuz doan ekimena bi gunez luzatuko da: abenduaren 14an eta 16an. Jon Legorburu kultura zinegotziaren hitzetan, “poesia sozializatzea eta herritarrengana hurbiltzea” ditu helburu jaialdiak. Izan ere, “Lezok apustu handia egiten du kultura eta artearen alde, eta aurten ere poesia oholtzara ekarri nahi dugu”, adierazi du Legorburuk.
Lezoko udalak poesiari eskainitako tarte hau urteko amaierako kultur ekitaldien artean kokatzen da, herritarrentzako poesiara hurbilketa bat eskainiz.
Abenduaren 14an, osteguna, izango da lehen emanaldia Tere Irastorza eta Joseba Sarrionandiaren eskutik. Idazle hauek solasaldi poetiko batean hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan.
Azaroaren 16an, larunbata, izango da bigarren hitzordua. Honetan, poesia eta musika uztartuko dute. Horretarako, Beñat Arruti, Garazi Ugalde eta Juan Carlos Maistre poetek hartuko dute parte, Itsaso Fernandez, Jon Makuso eta Tomas Ruti musikariekin batera.
Juan Ramon Makuso poetak azpimarratu duenez, “lau urte daramatzagu Poesia Kaia egiten eta Lezoko plaza sendoa izatea lortu dugu, poesia eta kulturaren alde apustu eginez. Helburua poesia sozializatzea da, izan ere, jendeak ez du ohiturarik poesia entzuteko, eta pozgarria da Lezoko udalak egiten duen ahalegina”.