(argazkia: Loraldia)

‘AppaMaurizia’ proiektuarentzat Loraldia Sormen Digitala Beka

Egitasmoak teknologia berritzaileak eta euskal folklorearen ondare kulturala uztartzen ditu, erabiltzailearentzat esperientzia murgiltzaile bat sortuz. Loraldia Sormen Digitala Bekak euskarazko eduki digitalak sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea ditu helburu.

AppaMaurizia proiektuak irabazi du Loraldia Sormen Digitala Bekaren hirugarren edizioa. Ines Osinagak eta Lorea Argaratek zuzendutako #Mauriziakezdauinorhil kolektiboak sortutako errealitate birtualeko proiektua da honakoa.

Loraldia elkarteko kideen arabera, “proiektuak teknologia berritzailea eta euskal folklorearen ondare kulturala uztartzen ditu, erabiltzailearentzat esperientzia murgiltzaile bat sortuz”. Beka honen bidez, 10.000 euroko finantzazioa jasoko dute Osinaga eta Argarate buru dituen kolektiboak proiektuaren prototipoa garatzeko, eta musikari, dantzari eta kultura adituekin elkarlanean arituko dira elkarlanean.

AppaMaurizia esperientzia birtualak “erabiltzaileak euskal kulturaren eremuetara eramango ditu, musika, dantza eta kontakizunak barne hartuz”, azaldu dute. Helburu nagusiak dira “euskal kultura ondarea zabaltzea eta belaunaldi berriei transmititzea, eta horretarako, musikari, dantzari eta kultura adituekin elkarlanean arituko da”. Proiektu hau datorren urteko Loraldia festibalean aurkeztuko dute Bilbon.

Loraldia Sormen Digitala Bekak euskarazko eduki digitalak sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea ditu helburu. Edizio honetan hogeita hiru hautagai aurkeztu dira denera.

Zabaldu:

Utzi erantzuna