(argazkia: Iker Azurmendi)

San Telmo Museoak ‘Memoriaren basoak’ erakusketa aurkeztu du

Artearen bidez erregimen totalitarioen menderatze-teknologiei buruzko gogoeta egiten du erakusketa honek.

Memoriaren basoak erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai maiatzaren 11ra arte.

Mostrak aztertzen ditu arteak, bere tresnen bidez, traumen eta zalantzen lekuko eta egiaztatzaile gisa dituen rolak, esperientzia sendagarriak ikusaraziz eta partekatuz. Aztertzen da arteak nola hausnartzen duen gizartea kontrolatzeko teknologiei buruz eta gizarte bat nola eraldatzen den erregimen totalitario batean azken honek utzitako aztarna materialak eta immaterialak erakutsiz. Frankismoan arreta berezia jartzen duen arren, beste erregimen totalitario batzuen jardunbideei ere heltzen die, era orokorrean, gai hauek hainbat ikuspegitatik jorratzen dituzten askotariko lan artistikoak aurkeztuz.

21 artista garaikideren lanak aurkezten dira bilduma honetan, tartean euskal artearen ordezkaritza garrantzitsu bat, baita hiru artxibotako piezak ere: Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Txileko C.A.D.A. artxiboa eta Argentinako Graciela Carnevale / Tucuman Arde artxiboa.

Artelanak artistek utzi dituzte maileguan (horietako batzuk San Telmo Museoak propio ekoitzi ditu erakusketa honetarako), museoaren bildumakoa den bat izan ezik.

Obrak frankismoan kokatutakotako esperientzia zehatzetatik abiatuta egin dira, tokiko esperientzia historiko gisa. Hala ere, beste diktadura-testuinguru batzuetako lan batzuk ere proposatzen dira, matrize metodologiko komun baten berri ematen dutela diruditenak. Aldi berean, dokumentu-materialak aurkezten dira, obrekin elkarrizketa estetiko eta politikoa dutenak. Erakusketaren ardatz nagusia botere totalitarioaren kontrol moduetan oinarritu arren, kontrapuntu gisa, erresistentzia-modu gisa nabarmentzen edo kokatzen diren lanak ere badaude.

Museoak zaintzen duen Gabriela Cendoyaren bildumako foto.liburu batzuk ere sartu dira.

Mabel Tapia eta Mira Bernabeu komisarioen hitzetan, “gizartea menderatzeko eta kontrolatzeko teknologiak praktikan jarriz eraikitzen da eta eusten zaio erregimen totalitario orori. Teknologia horiek hiru maila edo dimentsiotan jardungo dute gutxienez, eta dimentsio horietan eraiki eta moldatzen den gizarte-ordenan betikotu egingo da boterea”.

 Praktika artistikoa

Erakusketak praktika artistikoa, bere tresna espezifikoetatik, nola babesten eta ikusarazten den aztertzen du, nola hartzen duen hainbestetan lekukoaren rola, hainbestetan egiaztatzeko rola, kontu emateko rola, zalantzak eta traumak esparru publikoan berrezartzeko rola, partekatzeko eta zuzentzeko modu gisa. “Azken batean, honako galdera hauek egiten dizkiogu geure buruari: artearen ikuspegitik nola egiten da gizarte-kontroleko teknologien dimentsio desberdinei buruzko gogoeta? Nola eraldatzen da gizarte bat erregimen totalitario baten pean? Zein dira gizarte orotan uzten dituen aztarna horiek? Nola hartzen ditugu geure gain? Zenbat historia estaltzen eta aurkitzen dira haiekin? Zer kontakizun uzten dizkigute? Zer kontakizun lehiatzen ditugu? Nola babesten da praktika artistikoa eta nola ematen du horren berri?”, galdera horiek osatzen dute erakusketa honen oinarria, frankismoa ardatz hartuta. Hainbat artelan jarri dira ikusgai, eta era askotan jorratzen dituzte, zentzu zabalean, erregimen totalitarioen jarduteko moduak.

Zabaldu:

Utzi erantzuna