(argazkia: Kultur Sharea)

Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Idazleak iazko azaroan aurkeztu zuen Pleibak eleberria Susa argitaletxearen eskutik, Donostian. Bertan, beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi zuen Amurizak. Irabazleak ekainaren 5ean, osteguna, jasoko du saria, Villabonako Hika txakolindegian.

111 Akademiak Miren Amuriza bertsolari eta idazleari (Berriz, 1990) emango dio 2024ko 111 Akademiaren Saria Pleibak eleberriagatik. Bizkaitarraren lanak Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobela izan du lehiakide azken bueltan. Botoa eman duten akademiakideen artean gehiengoak egin du Amurizaren alde.

Irabazleak ekainaren 5ean, osteguna, jasoko du saria, Villabonako Hika txakolindegian.

Pleibak

Miren Amurizak iazko azaroan aurkeztu zuen Pleibak eleberria Susa argitaletxearen eskutik, Donostian. Bertan, beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi zuen Amurizak. 2000ko hamarkadaren bueltan girotua, liburuan ahots nagusi bat ageri da beste norbaiti zuzentzen zaiona. “Jone da bata, narratzailea, eta Polly bestea, ez dugu bigarren honen ahotsa zuzenean entzungo, Joneren narrazioaren bitarteaz baino ez dugu ezagutuko”, azaldu zuen liburuaren aurkezpenean Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak. Bigarren pertsonaia horren izena ere ez da aipatzen, Jonek erabiltzen duen Polly goitizena baino ez, Polly Pocket panpinengatik.

Liburuak garai bateko erreferentzia kulturalekin jolastuko du denbora guztian. ”Bi neraberen arteko gerturatze, urruntze… bizitzako fase intentso horren erretratatze bat da”, azaldu zuen egileak. Kontraste handiko giroetan gertatzen da dena, “alde batetik protagonistetako baten jatorria den baserri mundu hori dago, eta, bestetik, garai horretan hain presente zegoen kalea, lokalak, gaztetxea… sozializatzeko espazio horiek guztiak”.

 

Zabaldu:

Utzi erantzuna