Seikoteak mezu sarkor eta zuzenekin osatutako abestiak sortu ditu, rapetik harago joanez, argi-ilunez betetako unibertso musikal bat eraiki eta bertara sartzeko atea irekiz. Gaur egungo rap estetika ezberdinak ukitzen baditu ere, taldeko kide bakoitzaren ukitua nabari da sorkuntzetan, eta zentzu horretan, abesti lasaietatik pasarte dinamikoagoetara, kolore ugariko zuzenekoa osatu du taldeak.
Odei Barroso, Pierre Sangla, Peio Lambert, Xabi Etcheverry, Bastien Marianne eta Patxi Amulete abeslari eta musikariek osatzen dute Auhen taldea. Rapa estilo nagusitzat eta abiapuntutzat harturik, estetika eta kolore desberdinak ukitzen ditu proposamen berri honek.
Seikoteak bi urte inguru pasa ditu proiektua prestatzen eta, orain, bost kantuz osatutako EP-a kaleratu du. Taldea aspalditik ari da zuzenekoak eskaintzen eta 2023an, Bizi izeneko kanta aurkeztu eta harekin batera bideoklipa plazaratu zuen.
Lapurtarrek mezu sarkor eta zuzenekin osatutako abestiak sortu dituzte, rapetik harago joanez, argi-ilunez betetako unibertso musikal bat eraiki eta bertara sartzeko atea irekiz. Gaur egungo rap estetika ezberdinak ukitzen baditu ere, taldeko kide bakoitzaren ukitua nabari da sorkuntzetan, eta zentzu horretan, abesti lasaietatik pasarte dinamikoagoetara, kolore ugariko zuzenekoa osatu du taldeak.
Taldeak joan den ostiralean eskaini zuen zuzenekoa Arberatzen, Euskal Herria zuzenean festibalaren barruan.