(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos)

Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960)  idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu gogoan Telleriak ikuskizun honetarako.

Patxo Telleria bera, Getari Etxegarai eta Olatz Ganboa  aktoreak arituko dira taula ganean Adrian Garcia de los Ojosekin batera. Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da lan berria azaroaren 26an.

Zabaldu: