Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ liburua euskaratu dute

Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ (Alberdania) eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita  itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz ere.

Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, “kanpoko munduaren” burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz.

‘Tximeleten eternitatea’ 2015ko Frantzir estatuko irakurleen sarirako hautatu zuten.

Zabaldu: