Saridunek 4.000 euro arteko diru-laguntza jasoko dute, eta prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute.
Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria Zerbitzuek 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Sortzaileak Bekarako aukeratutako proiektuak eman dituzte ezagutzera. Hamaikagarren edizio honetan, hamabi gaztek hartu dute parte, eta guztira hamaika proiektu aurkeztu dituzte. Kutxatu Gasteiz da hautatuetako bat. Maixa Utrerak, bere proposamenaren bidez, Gasteiz kutxatu egingo du baikortasunez eta kutxa bete emozio zabalduko du sare sozialetan; Laura Meabek Bizitza baten koplak kontatuko ditu, bakarrizketa moduan eta Jon Garridok garuna esploratu nahi du, Garun null diziplina anitzeko proiektu artistikoan.
Horiez gain, Miren eta Itziar Uriartek Akerra marioker podcasta osatuko dute, ipuin klasikoak mariokertuz, eta Iker Claverok Doluak bere lehen diskoren bideoklipak aurkeztuko ditu.
Irabazleak euren proiektuak lantzen hasi dira jada eta urtean zehar aurkeztuko dituzte.
Maria Nanclares Euskara zinegotziak gazteen parte-hartzea eta proiektu artistikoak euskaraz garatzeko interesa azpimarratu ditu. Era berean, gogorarazi du: “gazte Sortzaileak programaren helburua euskarazko sorkuntza artistikoa bultzatzea dela, parte-hartzaileei laguntza profesionala eta ekonomikoa emanez. Beren talentua indartzea eta beren lana zabaltzea lortu nahi da horren bidez”.
Saridunek 4.000 euro arteko diru-laguntza jasoko dute, eta prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, sorkuntza-fasetik hasi eta erabat amaitu arte. Gainera, deialdiaren oinarrietan azaltzen den moduan, euskarazko ahozko adierazpena izango da proiektuaren muina, baita euskarazko kulturari ekarpena egitea ere.