(argazkia: Donostia Kultura)

‘Artistak ez du bisitarik nahi’ erakusketak otsailaren 17an irekiko ditu ateak Donostian

Erakusketa honek Ayestaran anai donostiarrei obra grafikoari begiratuko dio eta keinu bat egingo die hainbeste kultur egitasmoren testigu izan ziren etxe irekiei, eta artea plazer hutsez egiten dutenei, barruko behar bati erantzunez.

Artistak ez du bisitarik nahi erakusketa hiru anai eta etxe bati buruzkoa da. Iñaki (Txiki), Pedro (Popotxo) eta Jesus Ayestaran ziren anai horiek eta bizitza eman zuten marrazten, margotzen eta musika egiten. Kaxak eta edonolako arte-faktuak sortu zituzten eta ia ez zituzten erakusketarik antolatu, ez zuten lanik argitaratu, ez ziren artista profesionalak. Etxean sortzen zuten, beren kolkorako eta artista bezala, ez zuten bisitarik nahi.

Bai ordea adiskide gisa. Hiru anaiok elkarrekin bizi izan ziren, familia-etxean, Grosen lehenbizi (San Francisco kalean) eta Rodilen, gero. Zabalik zuten etxea eta han, beste etxe askotan bezala, lagunartean pasatzen zuten eguna, ametsetan, eztabaidan, eta asmo zoroak ontzen, musikan batez ere. Horrela sortu zuten Los Agaros, hirurogeiko hamarkadan, edota La Orquesta Mondragon, orain dela 50 urte.

Erakusketa honek Ayestaran anaien obra grafikoari begiratuko dio eta keinu bat egingo die hainbeste kultur egitasmoren testigu izan ziren etxe irekiei, eta artea plazer hutsez egiten dutenei, barruko behar bati erantzunez.

Artistak ez du bisitarik nahi erakusketa Donostiako Gros auzoko Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 17tik maiatzaren 8ra.

Zabaldu:

Utzi erantzuna