(argazkia: Gasteizko Udala)

Dantza Plazan formatu parte-hartzaileagoarekin eta kokapen berriekin itzuliko da Gasteizera

Ostiralean hasiko denboraldia eta irailaren 25era arte luzatuko da. Ekitaldien bigarren zatia erromeria izango da, eta ostiralero Gasteizko erdiguneko toki ezberdin batean egingo da.

Udaberriarekin batera, Dantza Plazan ekimena bueltan izango da Gasteizen, Luis Aramburu Folklore Eskolaren eskutik. Maiatzaren 8an, abiatuko da egitasmoa, eta ostiralero errepikatuko da, 19:30ean, irailaren 25era arte.

Aurtengo denboraldiak, hainbat berritasun dakartza: lehenengoa formatua da, aurten parte-hartzaileagoa izango baita. Ekitaldiari hasiera emateko, dantzak pausoz pauso azalduko dira, orain arte bezala, baina bigarren zatia erromeria baten antzekoagoa izango da. Bertan, Dantzako irakasleek gidatuko dituzte dantzak eta publikoarentzat eredu izango dira, baina ez dituzte azalpenik pausoz pauso emango.

2026ko beste berritasunetako bat da Dantza Plazan ostiralero lekuz aldatzen joango dela. Sonia Diaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “orain arte, Dantza Plazan Florida parkean egiten zen, baina, oraingoan, kokalekuak zabalduta, ikusgarritasun handiagoa eman nahi diogu ekimenari, eta pertsona gehiagok dantza tradizionalez gozatu ahal izatea. Gainera, parte hartzera animatzea ere lortu nahi dugu”.

Hauek izango dira kokaleku berriak:

  • Maiatzak 8: Floridako kioskoa
  • Maiatzak 15: Arka plaza
  • Maiatzak 22: Santa Barbara plaza
  • Maiatzak 29: Plaza Berria
  • Ekainak 5: Santa Barbara plaza
  • Ekainak 12: Floridako kioskoa
  • Ekainak 19: Plaza Berria
  • Abuztuak 9: Santa Maria plaza
  • Irailak 11: Floridako kioskoa
  • Irailak 18: Arka plaza
  • Irailak 25: Plaza Berria
Zabaldu:

Utzi erantzuna