Onki Xin taldea (argazkia: Kultur Sharea)

Euskal kulturako ehun eragile baino gehiagok gardentasuna eta ekitatea eskatu dituzte diru publikoaren banaketan

Musikari, sortzaile eta kultur eragile ugarik bat egin dute Denok gara kultura izeneko adierazpenarekin. Diru publikoaren banaketan gardentasuna, irizpide publikoak eta aukera-berdintasuna bermatzeko eskatu dute. Eire, Ezpalak, Esanezin eta Anari, Neomak eta Izaro daude sinatzaileen artean.

Euskal kulturako ehun eragile baino gehiagok Denok gara kultura adierazpena sinatu dute, erakunde publikoek kultura eta musika proiektuei diru-laguntzak emateko erabiltzen dituzten irizpideei buruzko eztabaidaren harira. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Fermin Muguruza, Anari, Izaro, Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Neomak, Lisabo, Onki Xin, Merina Gris, Xabier Solano, Eire, Ezpalak, Esanezin, Soziedad Alkoholika, Kaotiko, J Martina, Esti Markez, Hofe eta Modus Operandi.

Adierazpenean azaldu dutenez, “kulturara bideratutako baliabide publikoak gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura-sare osorako mekanismo irisgarriekin kudeatu behar direla uste dugu”.

Horregatik, zalantzazko gardentasuna duten prozeduren bidez diru publikoa banatzea gaitzetsi dute, haien aburuz horrek ez duelako aukera-berdintasuna bermatzen.

Era berean, kezka agertu dute erabaki horien bidez sustatzen ari den kultur ereduaren inguruan, eta diru publikoaren banaketan gardentasuna eta ekitatea eskatu dituzte.

Adierazpena eta sinatzaileen zerrenda, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna