Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko.
2017-2018ko deialdia antzerki lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den edizio honetara literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak.
Proiektuak, 2019ko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide hauetara: josebajakabeka@elkar.eus edo Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioa. Portuetxe 88, Igara auzoa. 20018 Donostia.
Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Maialen Berasategik, Iratxe Retolazak, Iban Zalduak eta Elkar Argitaletxeko editore batek botorik gabe, idazkari lanetan.
2020ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Antolatzaileek iragarri dutenez, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
Beka 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua Elkar Fundazioari helarazteko..
Aurreko edizioan epaimahaiko kideek aho batez: Oihane Enbeitak eta Eneritz Zeberiok onduriko Lua Kastore proiektuaren alde egin zuten. Andoni Gartziarekin batera, MA Kolektiboa sortu berri dute.
Joseba Jaka Bekari buruzko argibide gehiago hemen.