Xabi Lizasok eta Josu Zubiak ‘Aztikeriak’ liburua sortu dute euskaraz kartomagia ikasteko

Bederatzi karta-trikimailu bildu dituzte magoek, ilustrazioen eta bideoen laguntzarekin. Abenduaren 4tik aurrera eskuratu ahal izango da Durangoko Azokan.

Xabi Lizaso eta Josu Zubia magoek Aztikeriak: esku bihurrientzako 9 karta trikimailu liburua ondu dute, euskaraz kartomagia ikasten hasi nahi dutenentzat. Magia-liburuen bilduma baten lehen alea da, eta nerabeek zein helduek euskaraz magia ikasteko dituzten baliabide urriak izan dituzte abiapuntu.

Liburuak bederatzi trikimailu eskaintzen ditu, hiru ataletan banatuta. Lehenengoan karta-joko automatikoak azaltzen dituzte; bigarrenean, bi karta-sortarekin egiteko trikimailuak; eta hirugarrenean, joko klasikoak. Azalpen teoriko eta teknikoak jokoetan bertan txertatu dituzte, ikasketa arinagoa izan dadin.

Irakurleek Xabi Lizasok egindako ilustrazioak ere aurkituko dituzte, teknikak ulertzeko lagungarri. Horrez gain, bideoak gehitu dituzte, karta-jokoak eta teknikak ikusteko. Egileen asmoa ikus-entzunezkoek liburua osatzea da, ez ordezkatzea.

Lizasok (1995) lau urte zituenetik du magiarekiko interesa. Kartomagia du zaletasun nagusi, eta azken urteotan euskarazko magia-tresnak sortzen aritu da. Zubia (1994), berriz, Potx Magoa izenez aritzen da herriz herri, magia eta umorea uztartuz. 2024an magiaren eta euskararen arteko lotura aztertu zuen Euskal Kultur Eragiletzaren inguruko masterrean.

Liburua autoekoitzia da. Abenduaren 4tik aurrera Durangoko Azokan erosi ahal izango da, Potx eta Lotxen standean, baita Elkar dendetan eta egileei zuzenean eskatuta ere.

Zabaldu:

Utzi erantzuna