“Euskal Zine Bilerako bolondres programan parte hartzea, jendea ezagutzeko, gaur eguneko ikus-entzunezko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala hurbiletik bizitzeko aukera paregabea”, dela diote Lekeitioko ekimeneko antolatzaileek.
Gauzak hórrela, Euskal Zine Bilerak bere 40+1 edizio honetan, bolondres talde bat sortu nahi du urriaren 6tik 12ra ospatuko den zinemagile, aditu, ikasle, profesional eta, oro har, zinemazaleen bileran sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Egin beharreko lanak hauek izango dira:
- Gonbidatutako zinemagileei laguntza ematea
- Zinema aretoen prestaketa
- Parte hartzaile / publikoen gestioa
- Emanaldietan laguntasuna ematea
- Bilerari buruzko informazioa ematea
18 urte baino gehiago dutenek partu ahal izango dute ekimenean. Izena emateko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik.