Skakeitan taldeak bertan behera utzi du bira

Galera Summer Tour izeneko bira halabeharrez etetea erabaki du Donostiako taldeak. Pello Armendariz abeslariak sare sozialetako ohar batean zabaldu duenez, eztarriko gaitz baten ondorioz hartu behar izan du taldeak kontzertuen bira eteteko erabakia.

Skakeitanek Lekeition eskaini zuen azken kontzertua irailaren 8an. Bertan behera geratu dira beraz, asteburu honetan Galizako Freixorrock-en, Bidarten eta Basaurin eskaini behar zituenak.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude