‘Supernova’ izeneko diskoa dakar Etxek

Azken diskoetako formatu akustikoa alde batera utzi eta pop-rockaren bidea hartu du berriro ere Berrizko musikariak Supernova izeneko bilduma ontzeko.

Estudioko seigarren lana da honakoa, Bilboko TAOM estudioetan ekoiztu eta grabatu du Jagoba Ormaetxearen eskutik. Iñaki Etxezarraga, Etxe-k, urrian abiatuko du diskoaren aurkezpen bira.
Arma, tiro, pum! izeneko aurrerapen kantua ere aurkeztu du musikariak bideoklip eta guzti.

Abestia hainbat euskal kanturen esaldiak erabilita sortu du, euskal musikariak omendu nahian.

Zabaldu:

Utzi erantzuna