Bi aste baino ez dira falta Kilometroak 2018rako, bideoklipa ikusi nahi?

Zubiak batuz dator Kilometroak 2018 jaia. Urretxu Zumarraga ikastola datorren urriaren 7an ospatuko den Gipuzkoako Ikastolen jaia antolatzen dabil eta abesti ofizialaren bideoklipa ere egin dute.

Kantuaren hitzak bertako Bertso Eskolako kideek idatzi dituzte, doinua eta musika berriz, Secundino Esnaola Musika Eskolakoek. Abestiari ahotsa jarri diote: Sergio Patxukok, Maddi Martinek, Uxue Kerejetak eta Secundino Esnaola Musika Eskolako abesbatzak. Gidoiari dagokionez, Ikastolak berak eta IƱigo SBeltzak sortu dute.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude