(argazkia: Erran.eus)

Ernesto Prat Urzainkik irabazi du Arratiako ipuin erotikoen lehiaketa

Bigarren saria Durangoko Josu Unzuetarentzat izan da, Ilargiko abestia lanagatik, eta Arratiako narrazio onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletak eraman du, Ametsen ortzimugan larrua jo leike izeneko proiektuarekin.

Sokada baten hiru muturrak lanarekin irabazi du Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzarekin antolatutako Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa. Beatriz Azpirik, Alvaro Rabellik eta Kattalin Minerrek osatutako epaimahaiak aho batez aukeratu du Ernesto Prat Urzainki lekaroztarraren lana eta sari gisa 600 euro jaso ditu.

Bigarren saria, berriz, Durangoko Josu Unzuetarentzat izan da, Ilargiko abestia lanagatik, eta Arratiako narrazio onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletak eraman du, Ametsen ortzimugan larrua jo leike izeneko proiektuarekin.

Idazleek, Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Irene Bilbao Zertu Kultur Elkarteko presidentea eta epaimahaikideren baten eskutik jaso dituzte sariak.

Arratiako Kalenturak, momentu honetan Euskal Herri mailako euskara hutsezko Ipuin Erotiko Lehiaketa bakarra da. Basauriko eta Dimako deialdiei esker, erotismoak leku berezia izan zuen urte luzez literatur lehiaketen mapan. Hari horretatik tiraka, Txalaparta argitaletxeak saritutako ipuinekin hainbat liburu plazaratu izan zituen, 2012an argitaratutako Esku hori izeneko ipuin bilduma esaterako. Arratiako aurtengo lehiaketak Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen oinorde eta segida izan nahi du.

Zabaldu: