‘Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna’

Posted on 2020-01-12 by KulturSharea

Donostiako Koldo Mitxelenan urtarrilaren 18ra arte ikusgai egongo den erakusketa Gerra Zibilaren 80. urteurrenarekin bat egiten du.

Zazpi eremutan banatu dute Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. “Pertsonaren adoreak sortzen ditu eremu horiek, gerraren gertakizunen gainetik, eta ondare inmateriala berreskuratzeko eta memoria kolektiboa berridazteko lan luze batean kokatzen dira”, arduradunen arabera.

Bizitza historiak atalean, gertakizun historiko ezagunetan protagonista izan ziren lekukoen bizipenak jasotzen dira: gerraren errealitatearen intrahistoria pertsonala, aski ezezaguna. Bizitza historia horiek objektuen dokumentu euskarri bat ere badute. “Ez dira museoko piezak, baina balio sinboliko berezia dute; izan ere, pertsona bati, bizipen bati, bizitza bati pertsonalki eta emozionalki atxikiak daude”.

Antoni Nicolau historialari eta erakusketaren komisarioak diseinatu dituen tailer parte-hartzaile batzuekin ere osatu da erakusketa. Tailer horiek adin guztietarako eskaintza didaktiko zabal batean kokatzen dira, eta bisita gidatuak eta jokoak eskaintzen dituzte, historiara beste modu batean gerturatzeko.

Tailer memoriak izeneko erakusketako aretoan bestalde, 80. hamarkadan Ingalaterran eginiko History Workshop–ean oinarritutako jarduerak izango dira taldeentzat.

Tailer hauen helburua memoria partekatzea eta horren bitartez hausnarketa bat egitea da. “Nola iritsi zaigu zaigu Gerra zibilari buruzko informazioa? Ze burutapen, leku edo objetu dakorkigu burura?” Galdera ezberdinak egingo dira beti ere modu parte hartzaile batean. Hori guztia kudeatzeko bi dinamizadore egonga dira taldearekin une oro. Tailer hauek, gainera, eboluzionatzen joango dira eta erakusketa aberastuko dute. Talerrak hileko azken ostiral eta larunbatetan izango dira.

Proiekzio areto bat ere bada erakusketan, Victoria Eugenia Antzokiko jatorrizko besaulkiekin, hura ere gertakarien lekuko mutu bat izanik. Bertan, EITBren lbi dokumental proiektatuko dira. Erakusketan, orobat, Koldo Mitxelena Kulturunearen funts propioak erakusten dira: adibidez, garaiko aldizkari eta kartelak.

Erakusketarako bestalde, ikus-entzunezko bat ere sortu dute eta bertan, sei pertsonaren lekukotzak jasotzen dira. Haiek gertukoen bizitzak gogoratzen dituzte, aitzakia hartuta oroigarri gisa gordetzen duten objektu bat.

Horma bat ere badu erakusgai, gipuzkoarren 12.000 izen baino gehiagorekin. Gerraren protagonisten izenak dira, lehen aldiz bildu dituzte erakusketa honetarako propio.

Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak garatutako erakusketa proiektu bat da.

You may also like

‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ erakusketa Iruñean
Posted on 2026-02-02 by KulturSharea
Iruñeko Civivox Pompelok ‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ [...]
Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian
Posted on 2025-10-10 by KulturSharea
Ordiziarrak mende erdia darama artearen munduan lanean. Ibilbide zabal [...]
Herri musikako tresnak eta hauen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak San Telmon
Posted on 2025-06-05 by KulturSharea
Ekainaren 29ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Donostiako [...]
Haziak hegan dabiltza Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean
Posted on 2024-07-23 by KulturSharea
Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak [...]
Xabier Obeso margolariaren ‘Arrazoiaren eta emozioaren artean’ erakusketa ikusgai da Donostian
Posted on 2024-07-04 by KulturSharea
Artista gipuzkoarraren lanek artea eta filosofia uztartzen dituzte, [...]
‘Ihesa zilegia balitz’ erakusketa paratu dute apirilaren 7ra arte Donostiako Bulebarrean
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Pertsona migratzaileen errealitatea lau fotokazetariren irudien bidez [...]

Page 1 of 4

Zabaldu: