Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa

Posted on 2020-01-21 by KulturSharea

Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du.

Juliantxo Irujok 2005 eta 2015 bitartean sortutako obrekin osatu dute Bizkaia Aretoan ikusgai dagoen erakusketa. Artista 2015eko uztailean zendu zenetik antolatzen den hirugarren erakusketa da honakoa.

Irujo margolaria eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura katedraduna izan zen eta Andrea Albalia erakusketaren komisarioaren arabera, “bizi esplorazio-bidaia gisa ulertzen zuen pintura, materiaren aukera sentiberetan zentratutako ikuspegi esperimental eta introspektibo batetik”.

Erakusketan Naturarekin ibiltzea eta “Bizitzaren Omenaldia” serietako margolanak, besteak beste, nabarmentzen dira. “Lehenengoan, naturaren behaketak basoen arteko ibilbideak gogorarazten dituen irudikapen abstraktu eta aldakorrei forma ematen die, koadroetan bide desberdinetatik barrentzea eta aldi bakoitzean zirrara berriak sentitzeko aukera eskainiz. Bigarrenean berriz, sortzaileak bizitzari egiten dio omenaldia paisaia psikologikoak diruditen margolanen mugimendu barroko eta fluktuatzailearen bidez: forma dinamikoez betetako formatu handiko lanak dira. Azken finean, dabilen bizitzaren, humanizatzen gaituen ukimenaren eta bizirauten gaituzten ametsen omenaldia dugu”, azaldu du Albaliak

Erakusketa urtarrilaren 23ra arte egongo da ikusgai, astegunetan, 8:00etatik 20:00etara.

You may also like

‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa ikusgai da Iruñeko Kondestablearen jauregian maiatzaren 24ra arte
Posted on 2026-05-04 by KulturSharea
Jose Luis Zumeta, Oaia Perurena edota Begoña Zuberoren obrak ikus [...]
Aurora Bengoetxearen obrekin osatutako erakusketa, Ingurumen Baliabideen Etxean
Posted on 2026-04-09 by KulturSharea
Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak Elkarrizketa [...]
‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ erakusketa Iruñean
Posted on 2026-02-02 by KulturSharea
Iruñeko Civivox Pompelok ‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ [...]
Haziak hegan dabiltza Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean
Posted on 2024-07-23 by KulturSharea
Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak [...]

Page 1 of 4

Zabaldu: