(argazkia: Bertsularien Lagunak elkartea)

28 bertsolarik parte hartuko dute udazkenean egingo den VI. Xilaba Txapelketan

Irailaren 19an hasiko da Hiriburun, eta finala azaroaren 21ean jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.

Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen Xilaba bertsolari lehiaketa udazkenean egingo dela jakinarazi du. Elkarteak oraindik, ez du egutegiaren berri eman, baina iragarritakoaren arabera, irailaren 19an emango diote hasiera txapelketari Hiriburuko La Perle gelan. Guztira hamar saio izango dira, hala ia asteburu guztietan saioak jokatuko dira, azaroaren 21eko finalera arte. Azken saioa Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan izango da.

28 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan, inoiz parte hartu duen bertsolari kopururik handiena dela adierazi du Bertsularien Lagunak elkarteak.

Pasa den larunbatean egin zuten zein saiotan kantatuko duten erabakitzeko zozketaren eguna izan da. Larraldean bildurik ondoko hauek izan dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Oneka Arteaga Olasagasti, Ortzi Idoate, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkat eta Xumai Murua Berra.

Iaz taldeka jokatu zen Xilaba txapelketa, eta, beraz, aurten banakako txapelketaren txanda izango da. Bakarkako azken Xilaba 2016an jokatu zen, eta Sustrai Colinak eraman zuen txapela.

Zabaldu: