Iaz Xabier Amurizak jaso zuen Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio.

Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen du. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.

Hurrengo hilabetetan jasoko dira hautagaitza proposamenak eta, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 28tik urriaren 4ra zabalduko da bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik edota Manuel Lekuona berak. Iaz Xabier Amurizak jaso zuen Manuel Lekuona Saria.

Saria Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat da.

Irabazlea bi modutara emandako botoaren bitartez erabakitzen da: batetik, Euskal Komunitate Globalaren bozka birtuala; eta bestetik, epaimahai instituzional baten bidez.

Informazio guztia, oinarriak eta inprimakiak hemen.

Zabaldu: