(argazkia: Artedrama)

Artedramak irailaren 21etik 26ra egingo ditu Antzerki Topaketak Aulestin

Datorren astean zabalduko dute topaketen gaineko informazio guztia. “Topaketa hauetara etortzeko esan diogu Zaldi Urdinari (antzerki obra) ere. Bertara azaldu dadin, berriz bideari ekiteko, hil artean trostan ibiltzeko jaioa baita”. Bestalde, Atzerrian lurra garratzen sortze prozesuak ere bere bidea darrai. Irailaren 14tik 19ra bitartean, Senperen jarraituko du obra gorpuzteko prozesuak.

Itxaronaldi luzearen ostean, martxan da Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, “denboraldi batean itzalean egindako lanaren uzta jasotzeko unea iritsi da”, azaldu dute konpainiako kideek. Hala, irailaren 21etik 26ra egingo ditu Artedramak urtero, Aulestin antolatzen dituen Topaketa hauek: “euskal antzerkiaren irla bilakatuko da Aulesti beste urte batez”, adierazi dute. “Herriko txoko guztietan zabalduko da antzerkiaren lurrina eta aste batez hau usaindu eta berarekin jolas egiteko beta izango dugu”.

Datorren astean zabalduko dute topaketen gaineko informazio guztia. “Topaketa hauetara etortzeko esan diogu Zaldi Urdinari (antzerki obra) ere. Bertara azaldu dadin, berriz bideari ekiteko, hil artean trostan ibiltzeko jaioa baita”.

Honez gain, Atzerrian lurra garratzen sortze prozesuak ere bere bidea darrai. Irailaren 14tik 19ra bitartean, Senperen jarraituko du obra gorpuzteko prozesuak. “Aurora Mora, Euskal Herrian bizi den artista kolonbiarraren ezinegonak kontatuko ditugu”, aurreratu dute Artedramako kideek.

Zaldi urdina antzerki obrari buruzko audio elkarrizketa hemen.

 

Zabaldu: