(argazkia: EKE)

Agustin Mendizabalek Lehen Mundu Gerrako euskal presoen kantuen transkripzio musikala egin du

Informazioa: Euskal Kultur Erakundea

Guztira 104 kantu-grabaketa dira, kantu batzuk errepikatuak edota aire ezberdinetan emanak izan direlarik: 81, Berlingo Etnologia Museoan zeudenak eta 23, Humboldt Unibertsitateko fonotekan.

1916 eta 1917an, Ipar Euskal Herriko hamar euskaldunen kantu eta narrazioak grabatu zituen Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan. Ehun urte geroago haien kopiak entzungai eta ikergai daude Euskal Kultur Erakundean. Agustin Mendizabalek bildumaren azterketa musikala egin du orain. Guztira 104 kantu-grabaketa dira, kantu batzuk errepikatuak edota aire ezberdinetan emanak izan direlarik: 81, Berlingo Etnologia Museoan zeudenak eta 23, Humboldt Unibertsitateko fonotekan.

Mendizabalek lehenik, kantuak transkribatu ditu, musika eta hitzak partitura numerikoetan ezarriz. Ondotik kolekzioaren ezaugarriak, kantuen gaiak eta kantaera aztertu ditu, besteak beste, transkripzio-irizpideak zehaztuz. Bere ezagutzaren arabera, hogeita hiru ineditoak dira eta horietatik zortzirentzat, airea ezezaguna:

Euskal Etnopoloa labelaren baitan emana izan den proiektua, Jon Bagües etnomusikologoa Eresbil euskal musika artxibategiaren zuzendari ohiaren berme zientifikoarekin.

Sarean Mintzoak.eus atarian

EKE-k Mendizabalen azterketa musikala baloratu du Mintzoak.eus atarian. Euskaldunek emandako kantu bakoitzari eskuragarri dagoen transkripzio musikala zintzilikatu zaio. Pasartean kantu bat baino gehiago dagolarik, partiturak PDF dokumentu bakar batean bilduak dira. Sarean eskuragarri ez diren soinu-grabaketak Euskal Kultur Erakundearen kontsultagunean entzungai daude. Horretarako aurretik hitzordua eskatu behar da.

Agustin Mendizabal, 1967an jaio zen Oiartzunen,  ingeniaritza eta musika ikasketak egin zituen eta bere sorterriko Lartaun eta Hondarribiko Xatz-Eskifaia abesbatzak zuzendu ditu. Horretaz gain, txistularia ere bada Lartaun taldean. Azken urteotan euskal herri-kantaeraren zenbait alderdi ikertzen aritu da: prosodia musikala, Iparraldeko herri-kantaeraren intonazio neutro edo erdibidekoa (2013ko Donostiako Orfeoia- EHU saria) eta ahozko tradizioko kantu eta bertso zaharrak, jasotze- eta dokumentatze-lana eginez, kantu eta doinu ezagun eta ezezagunak bilduz eta aztertuz. Hori dela eta audio eta bideo grabaketak bildu ditu Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Gai horien inguruan gainera, hainbat hitzaldi eskaini ditu. Bestalde, ahotsak.eus proiekturako ere eginak ditu hainbat bideo, Nafarroan bereziki. Egun, Errenterian bizi da.

Zabaldu: