Zuzeneko arteen zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik

Musika Bulegoak zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du.

Musika Bulegoaren arabera, “EAE ez da Covid-19 pandemiatik libratu. Pandemia horrek aurrekaririk gabeko osasun-krisia eta hartutako babes-neurrien ondoriozko krisi ekonomikoa eragin ditu mundu osoan. Neurri horiek eragina izan dute bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu guztietan, eta zuzeneko arteen sektorean dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira”.

Musikaren eta arte eszenikoen sektoreko sormen-sareari eusten laguntzeko eta haren jarraipena eta jarduera bermatzeko, Musika Bulegoak, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, zuzeneko arteen zirkuitu berezia jarri nahi du abian.

Zirkuitu honen ezaugarri nagusiak (parte hartzeko baldintzak, finantzaketa, eskabideen hautaketa …) erantsitako araudian jasota daude.

Zirkuitua antolatu aurretik, Musika Bulegoak EAEko Zuzeneko Arteen Zirkuitu Bereziaren Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du.

Epe hori urriaren 25era arte egongo da zabalik, eta honekin batera formularioa bete beharko da. Musika proposamenak info@musikabulegoa.eus helbidera bidali beharko dira eta arte eszenikoen proposamenak sarea@ikerpartners.com helbidera. Jaso ondoren, eta araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Zirkuituaren Katalogoan sartuko dira.

Zirkuituaren katalogoa EAEko Antzoki Sareako eta Musika Bulegoko kide diren espazio guztietara bidaliko da, eta gune horiek egiten dituzten proposamenekin osatu ahal izango da, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Zabaldu: