Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbat honetan abiatuko dira

Emanaldiak maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira, larunbatetan, Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etan. Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira, baina lekua aldez aurretik hartu beharko da www.bilbaokultura.eus webgunean.

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 37. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen arteko topaleku izateko asmoarekin dator aurten ere egitasmoa.

Guztira, lau hitzordu izango dira Santutxu auzoko Karmelo Plazan: maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an denak larunbatean eta eguerdiko 13:00etan.

Lehenengo emanaldian Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak igoko dira oholtzara.

Hilaren 15eko saioan, berriz, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Ibon Ajuriaren txanda izango da.

Hirugarren saioa maiatzaren 22an izango da, eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izango dira bertan.

Udaberriko Bertso Saioak ekimena hilaren 29an amaituko da Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.

Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira; lekua aldez aurretik eskatuta. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik bi ordu lehenagora arte egin ahal izango dira erreserbak, www.bilbaokultura.eus webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez bi eserleku hartu ahal izango ditu; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.

Zabaldu: