'Andrezaharraren manifestua'. (argazkia: Amets Badiola Rubio. Metrokoadroka)

‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan.

Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte.

Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa eta Alaia Martinek eskainiko duten Mugakidetzan: Bertsoa eta irudia inprobisatzen sorkuntza tailerrarekin. Ehuntze sormen espazioan izango da ekimena, arratsaldeko 17:30ean.

Hurrengo egunean, hilak 29, Eneritz Artetxek, Maider Galarzak eta Idoia Hernandezek (Hatxe) Karanbola hirukoitza: Maringurua emakumeen presentziaz euskarazko antzerki eszenan izeneko mahaingurua gidatuko dute Udal aretoan, 19:00etan.

Ekainaren 4an, berriz, Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoaren eskutik Andrezaharraren manifestua performance-irakurraldia izango da Udal aretoan, 19:00etan.

Zikloari amaiera emateko, ekainaren 5ean, Ehuntze sormen espazioan, sorkuntza tailer bat antolatu da goizean, artista gonbidatu baten eskutik. Arratsaldean, berriz, iaz Oiartzungo emakumeekin egindako argazki saioaren aurkezpen-merienda egingo da Nagore Legarretaren eskutik. Azkenik, gauean Legarretaren argazki saio artistikoa egingo da 50 urtetik gorako emakumeekin.

Maiatzaren 28 eta ekainaren 5eko emanaldietarako izena eman beharko da: ehuntze@gmail.com helbidera idatzita edota  652701553 telefonora deituta. Maiatzaren 29 eta ekainaren 4ko emanaldietarako, berriz, sarrerak Irubide tabernan egongo dira salgai.

 

 

Zabaldu: